XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epaikari gaiztoari, ostera, zure gogorrtasunak epai okerra emon eragin eutsola ekizu.

Ta ala dan ezkero, zure Goi-Jaun mattekorraganantz bigurrtu zadiz, ta miñaren esakunaz baño, bijotz-negarraz obeto, auxe esayozu: Ene Josu mattea!.

Zelako mattasun andija dan zeure ori!.

Neu lako eskarr-gaiztoagatik, kateyak, aztinddubak eta ukabilkoak arrtu dozuz, ta bai-be lotsazko erijotza izukorraren epaya!.

Aski da au nere bijotza zauritzeko, ta zeure oñazearen sorrpenak izan diran nere obenak gaiztesteko.

Nere gaizkijak gaiztesten dodaz, ba, ene Jauna; egin izanaren garrbai-naz, ta auxe esaka nabilke neke-bide onetan: Nitaz erruki, ene Josu; nitaz erruki ene Josu.

Olantxe. Pater noster, Ave Maria et Gloria Patri. Miserere nostri, Domine, miserere nostri.